Segmentu honen barruan, COYMEPek maiz egiten du lan makinak edo makina-multzoak fabrikatzen, ekoizpen txikiko eta handiko zentral hidraulikoetarako.
Zure sektorera moldaturiko kalitate gorena
COYMEPek eskarmentu handia du hainbat sektoretan, mundu osoan zehar aplikatutako proiektuetan.
Automobilgintza
COYMEPen ekoizpenen artean erreferente handienetakoa da, eta sektoreko ingeniaritza garrantzitsuenetarako kate zinematikoak, kargagailuak, gainkarga-multzoak, orgak eta abarrak osatzen dituzten elementuak fabrikatzen ditu.
Zementua
COYMEPek 50 urte baino gehiago daramatza zementuaren munduko ingeniaritza garrantzitsuenetarako errota osoak eta horien zati nobleak fabrikatzen, hala nola: arrabolak, balantzinak, tentsio-ekipoen mahaiak, etab.
Papera
COYMEPek hainbat motatako makinak fabrikatu ditu, paper-makinetan errendimenduak optimizatzeko.
Burdingintza
COYMEPen lan-sektore nagusietakoa da, eta halakoak fabrikatzen dira: ijezkailuak, bobinatzeko makinak, desbobinatzeko makinak, mandrinagailuak, tentsio bidezko lautzeak, arrabol-bideak, mota guztietako zizailak, etab.