Itxaropen guztiak betetzeko bitartekorik onenak ditugu
Mekanizazio onenerako makina-multzoa duten instalazio zabalak, eskarmentu handiko langileek bideratuta.
MAKINERIA
Ahalmen handiko mekanizazio-zentroak
COYMEPek ZKK bidez kontrolaturiko mekanizazio- eta mandrinatze-zentroak ditu. Zentro horiek 12 metrora bitarteko edukiera dute “X” ardatzean, 4 metrora bitartekoa “Y” ardatzean eta 1,5 metrora bitartekoa “Z” ardatzean, buruen aldagailu automatikoarekin eta 30 tonara bitarteko kargako mahai birakari kontrolatuarekin.
- Correa Supra fresatzeko makina
- Sacem mandrinatzeko makina
ZKK bidez kontrolaturiko tornu bertikala du, 4 metroko diametrora eta 3 metroko altuerara bitarteko edukierarekin. ZKK tornu horizontalak ere baditu, 1,5 metroko diametrora eta 5 metroko luzerara bitarteko edukierarekin, buru eta puntu sendotuekin, puntuen artean 15 tona mekanizatzeko.
- Tornu bertikala
- Gurutzpe tornu horizontala
Tornu horizontala ere badu, buru motordunarekin, zulaketak eta fresaketak batera egiteko aukera ematen duena, 600 mm-ko diametrora eta puntuen arteko 3 metrora bitarteko edukierarekin.
- Doosan tornua
Era berean, ohiko tornu horizontalak, 2 metroko diametrora eta puntuen arteko 5 metroko tartera iristen direnak, ohiko fresatzeko makina eta zutabe-zulagailua ditu.
- PR tornua
- Gurutzpe tornua
- Lacfer tornua
tornuak eta mekanizazio-zentroak
m2 ekoizpenerako eta muntaketarako
kg karga-ahalmena mekanizazioetan
Moldaturiko azalera ekoizpen onenerako
COYMEPek 4.900 metro koadroko azalera du: 4.000 metro koadroko solairua ekoizpenerako eta muntaketarako, 400 metro koadro bulegotan eta 500 metro koadro sotoko garajean. Aldi berean, 63+20, 40+10, 10 eta 2 tonako garabiak ditu, piezak manipulatzeko eta muntaketak egiteko.
Mekanizazioan adituak diren langile profesionalak
COYMEP 2000, S.L. 20 profesionalek osatzen dute. Oiartzungo instalazioetan lan egiten dute, eta gazteak, eskarmentudunak, dinamikoak eta moldakorrak dira; hala, gure bezeroen egoeretara eta eskaeretara egokitzeko gaitasun osoa dute.
Talde finkoa da, eta arduradunek 30 urtetik gorako eskarmentua dute. Gainera, enpresa sortu zuten mentoreengandik ikasi zuten.
20 lagun horietatik 15ek ekoizpenean jarduten dute, makinan zein muntaketan; gainerakoak Kudeatzailetza, Erosketak, Administrazioa eta Kalitatea sailetakoak dira.
ISO 9001 ziurtagiria
COYMEPek beharrezko baliabideak ditu egindako mekanizazioak behar bezala egiaztatzeko, eta, 2005etik, ISO 9001 ziurtagiria du, kalitatea egokiro kudeatzeko.
EPEAK
COYMEPentzat, epeak oso garrantzitsuak dira ekoizpenak entregatzeko orduan; hori dela eta, entrega-datei bereziki erreparatzen diegu, bezeroari eskatutakoa harekin adosturiko datan entregatuko diogula bermatzeko.