Gure jatorria
-
Castelruiz familiak Errenterian (Gipuzkoa) sortu zuen COYMEP 2.000, S.L. enpresa, 1965ean, eta hasierako jarduera nagusia pieza txikien mekanizazioa izan zen. Urteen poderioz, Oiartzunera mugitu eta handitu egin da mekanizazio-ahalmena, eta tamaina ertaineko makina osoaren muntaketa eskaintzen du.
Lehen hedapena
- 2000. urtean, enpresa Oiartzungo instalazio berri eta handiagoetara lekualdatu zen, bezeroen ekoizpen-eskaeretara moldatzea xede. Harrezkero, errazago egin diezaioke aurre ekoizpenari 2.000 metro koadroko baino gehiagoko pabiloian eta altxatzeko ahalmen onena zuen 40 tonako garabiaren bidez.
1965
SORRERA
Castelruiz familiak sortu zuen COYMEP, Errenterian.
2000
LEHEN HEDAPENA
Enpresa 2.000 m2-ko azalerako instalazio berrietara lekualdatu zen.
2018
BIGARREN HEDAPENA
Pabiloia 4.000 metro koadrora handitu zen, eta altxatzeko ahalmena, berriz, 63/20 tonara.
Bigarren hedapena
- 2018. urtean, orduko pabiloia handitu egin zen, solairuko 4.000 metro koadrora iritsi arte. Horri bulegoetako 400 metro koadroak eta sotoko garajeko 500 metro koadroak gehitu behar zaizkio. Horrez gain, 63/20 tonako garabi berria instalatu zen, altxatzeko ahalmena areagotzeko, eta beste inbertsio bat egin zen bi makina berritan, enpresaren ekoizpenaren errendimendua hobetzeko.